Lor ezazu zure ametsa,
Telebistako informatiboetako erredakzioren batean lan egitea da zure ametsa?
Erredaktore lanetan esperientziarik ez baduzu edo urria bada, %100 praktikoa den ikastaro honetan honako baliabideekin lan egingo da:
- Telebistako platoa aurkezpen lanetarako
- Irratiko set-a lokuzioa lantzeko
- Kamerak zuzenekoak eta sasi zuzenekoak egiteko
- Ikasgelak berriak idazteko irudia kontuan izanik
- Hainbat hedabideren albistegietako eskaletak aztertuko dira
Telebistaren bateko erredaktore izateko pentsatzeko eta idazteko azkartasuna behar da izan. Askotan erlojuaren aurka ibiltzen gara eta informazio garrantzitsuena aukeratzen jakin behar da eta modurik ulergarri eta eraginkorrenean mezua helarazten jakin. TELEBISTAKO ALBISTEGIAK ikastaroan beharrezko arloak jorratuko ditugu arrakastaz jardun zaitezen.
Helburuak:
- Zuzenekoak eta zuzeneko faltsuak landu
- Bideoetarako berriak idatzi, beti ere jasotzen ditugun irudiak kontuan
izanik - Platoan aurkeztu prompterra erabiliz
- Kale inkestak egin
- Albistegietako eskaletak identifikatzen jakin
Nori zuzenduta:
- Telebistako erredakzioa denbora gutxi lanean edo praktiketan aritu den orori
- Kazetaritza, ikusentzunezkoak edo komunikazio gradua amaitu berri
dutenei - Komunikazioaren alorrean masterra egin dutenei

