Egiozu aurre beldur eszenikoari
4 profesionaletik 3k beldur eszenikoa sentitzen dute jendaurrean hitz egin behar dutenean.
Halako egoera bati aurre egiterakoan sortzen zaizkien kezka nagusiak honako hauek dira:
- Barregarri gelditu
- Urduritasunagatik blokeatuta sentitu
- Zer esan jakin gabe geratu
- Hitzaldia nola hasi
- Azalduko dudana ulertuko al da?
- Aurreikusi gabeko galderen aurrean zer erantzun
- Eskuekin zer egin eta nola mugitu
- Itxura ona eman
“JENDAURREAN HITZ EGIN” ikastaroan segurtasunez, konfiantzaz eta erraztasunez komunikatzen ikasiko duzu. Horretarako, komunikatzeko duzun trebetasuna indartzeaz gain, hobetu beharreko arloak landuko ditugu. Entzuleekin konektatuko duzu, itxura ona eskainiko duzu.
Helburuak:
- Beldur eszenikoa gainditu
- Urduritasuna kudeatu
- Segurtasunez eta naturaltasunez hitz egin
- Entzuleen arreta lehen unetik bereganatu
- Hitzaldi erakargarria landu entzule motaren araberako mezua sortuta
- Hobe hitzaldi laburra luzea baino
- Keinu eta mugimenduak: zer egin eta zer ekidin
- Aurreikusi gabeko galderen aurrean zer erantzun jakin
Nori zuzenduta:
- Edozein sektoretan lan egiten duen profesionalei
- Enpresa, erakunde (udalak, aldundiak…) eta fundazioetako goi karguei
- Proiektu eta ikerketa buruei
- Elkarte, sindikatu eta elkargoetako presidente eta bozeramaileei
- Enplegu publikorako azterketan ahozko proba egin behar duten hautagaiei
- Master edo graduko ikasleei

