Asier Otegui Susperregui

Komunikabideetan eman dut nire ibilbide profesionaleko denbora gehiena. Deustuko Unibertsitateko Gizarte-zientziak: komunikazioan lizentziatuta, erredaktore eta aurkezle lanetan aritu naiz Movistar Plus-eko Non Stop People katean, ETBko Euskal Herria Zuzenean programan eta Euskal Telebistako albistegietan, non lanean jarraitzen dudan.

Komunikabideetatik at, kirolari profesionalak ordezkatzen dituen Madrileko Best of You agentziako komunikazio taldeko kide ere izan naiz. Agentziak, besteak beste, Xabi Alonso, Álvaro Odriozola eta Karim Benzema futbol jokalariak ordezkatu ditu edota ordezkatzen ditu egun.

8 urteko ibilbide honetan ikasteko beta ere hartu dut. Madrilen hiru master egin ditut: lehena, irrati eta telebistan mintzatu eta aurkeztu; bigarrena, marketing zuzendaritza eta merkataritza kudeaketa eta, azkenik, enpresa komunikazio zuzendaritza.

Komunikazio zale amorratua naiz eta oso gustuko dut mezuak eratu eta hartzaileei helaraztea.

Orain, beste alor bati ekin nahi diot: formazioari. Urte hauetan barneratutakoa gainontzekoekin partekatzea baino aberasgarriagorik ez dagoelako.