Jendaurrean hitz egin
4 profesionaletik 3k beldur eszenikoa sentitzen dute jendaurrean hitz egin behar dutenean. Halako hitzaldietan erraztasunez eta segurtasunez komunikatzen jakin nahi baduzu, ikastaro praktiko honetan zure trebetasuna garatzeaz gain, hobetu beharreko arloak landuko ditugu itxura ona eman eta arrakasta izan dezazun.
Elkarrizketa komunikabideetan
Gaur egun gero eta profesional gehiagok hitz egin behar izaten dute komunikabideen aurrean, dela egunero, dela noizean behin. Mikrofonoaren edo kameraren aurrean esandakoak eragin handia izan dezake zure proiektu-produktuaren arrakastan edota lan egiten duzun enpresa edo erakundearen irudian. Ikastaro honetan zure bertsiorik onena ematen lagunduko dizugu.
Telebistako albistegiak
Telebistako albistegietako erredakzioren batean lan egitea amesten baduzu, ezinbestekoa da esperientzia izatea. Ikastaro hau %100 praktikoa da; zuzenekoak, zuzeneko faltsuak, aurkezle lanak, kale inkestak eta informatiboetako bideoen testuak egoki idazten ikasiko duzu, beti ere irudia kontuan izanik. Erakutsi ezazu duzun kazetari sena!




